Tailoviu, betirako Tailoviu

Tdiferencia • 31 de enero de 2025

Iciar Irurtia Orzaiz-ek idatzia eta Celia Fañanás-ek itzulia

Nirekin betirako egongo al zara? Beste mutil batzuekin egongo zara? Eta beste neska batzuekin? Seme-alabak izan nahi dituzu?

Ez dakit…

Orduan, zer nahi duzu?

Libre izan nahi dut.

Nik ere libre izan nahi dut!

Erabakiak hartzeko eta ekintzak kanpoko inposiziorik gabe aurrera eramateko aukera izan nahi dut. Horrek arriskuak hartzea eta nire erabakien pisua eramatea eskatzen badu ere. Izan ere, askatasuna ez da nahi duzuna egitea. Aske izatea bidea norberak nahi duen bezala egitea da , erabakitzen duen lekutik eta norberak aukeratzen duenaren eskutik.

Honetaz guztiaz aritzen dira Tdiferencia -k ekoiztutako eta Maite Redin -ek idatzi eta zuzendutako Tailoviu -ko protagonistak. Berrogei minutu pasatxoan, familia osoari zuzendutako obra honek mutiko eta neskato baten artean sortzen den maitasun istorioa kontatzen du, bere haurtzarorik samurrenetik abiatuta. Jolastu, barre egin, partekatu eta elkar maite dute, eta hazi eta garatu ere egiten dira.

Nerea Bonito  eta  Xabier Artieda aktoreak dira neskato eta mutiko honen istorioa taularatzen dutenak: haien lehen zezelkadak, aurkikuntzak eta beldurrak partekatzen dituztenak. Jolasean dibertitzen dira -neskatoa «polizia» da eta mutikoa «lapurra»-, neskatoa da txori baten gorotzak mutikoaren begian jotzen duenean barre egiten duena, baita negarrez ikusten duenean muxu ematen diona ere. Hunkitu egiten dira, urduri jartzen dira. Izan ere, elkar gustoko dute : « nik gustoko dut eta berak gustoko nau ».

Redin «txiki» horien istorioaz baliatzen da maitasun erromantikoa desmitifikatzeko. Haurren maitemintze aren aurrean errespetua eta enpatia ezinbestekoak direla uste du, eta istorio honen bidez ohiko jokabide ereduak aldatu eta indarkeria matxista prebenitzeko ahaleginak egiten ditu.

Izan ere, Tailoviu -n, neskatoa da iniziatiba hartzen duena, barre egiten duena eta musu ematen duena. Ez da neskato koldarra, ezpata zorrotik ateratzen imajinatzen du bere burua, eta borroka-arteak praktikatzen ditu.

Bien artean konturatzen dira elkar maitatu dezaketela «pertsona nagusien» urratsak jarraitu gabe. Enekok ez du neskatoa salbatu behar berak maita dezan. Eta berak, aldiz, ez du ez ederra, ez garaia, ez argala izan behar. Maitasuna errespetua , onarpena eta aitormena bai da.

Elkarrekin hazten dira, ikasketak, krispetak eta algarak partekatzen dituzte. Eta bakoitzaren interesek bide desberdinak hartzen dituztela ohartzen dira. Horrela hasten dira lehen eztabaidak… Haien arteko harremanaren inguruko lehen kontuak planteatzen hasten dira. Betirako elkarrekin egongo ote diren, beste neska-mutil batzuekin aterako diren edota seme-alabak izan nahi dituzten… Eta, orduan, bien artean , ondorio berera iristen dira: aske izan nahi dute. Batek Afrika ezagutu nahi du eta besteak Asiara bidaiatu. Nomada izan nahi du batek, eta txakur bat izan. Besteak, lorategi bat duen etxea eta hogeita bost katu izan nahi ditu. Bata, azukrea. Bestea, gatza.

Haien bideak bereizten dituzte. Bakoitzak bere ibilbideari ekiten dio, bere interes, gustu eta konpainiekin. Baina dena errespetuz eta, batez ere, maitasunez . Elkar agurtu eta elkar maite dute : Tailoviu. Beti Tailoviu.

Por Tdiferencia 24 de abril de 2025
Astelehenean izan zen, apirilaren 21ean, eta ia jendez gainezka zegoen auditorio baten aurrean. Planeta garbitzeko, iraunkortasunaren alde borrokatzeko, animaliak babesteko, zoriontsu izateko eta haien askatasunaz gozatzeko prest egin zuen salto eszenatokira Tdiferencia-ren Errauskine rockeroak. Soineko luzerik gabe eta kristalezko zapatarik gabe. Bere determinazio eta elkartasunarekin.
Por Tdiferencia 24 de abril de 2025
Fue el lunes, 21 de abril y ante un auditorio casi abarrotado. La Cenicienta rockera de Tdiferencia saltó al escenario dispuesta a limpiar al planeta, luchar por la sostenibilidad, proteger a los animales, ser feliz y disfrutar de su libertad. Sin vestido largo y sin zapatos de cristal. Con su determinación y su solidaridad.
Por Tdiferencia 16 de abril de 2025
La prest dago dena. Xehetasun bat edo beste leuntzea besterik ez da falta Tdiferencia-ren ikuskizun berriak eszenatokira salto egin dezan. Dibertsioa, dantza eta rock and roll-ak Errauskine lagun dezaten…
Por Tdiferencia 14 de abril de 2025
Ya casi está lista. Apenas falta pulir algún que otro detalle para que el nuevo montaje de Tdiferencia salte al escenario. Para que la diversión, el baile y el rock and roll acompañen a Cenicienta...
Por Tdiferencia 2 de abril de 2025
En Jugando a las damas, Mertxe y Virginia ríen, lloran, conversan y escuchan. Y nos hablan de feminismo, dolor, libertado, empoderamiento y amor verdadero. Este fin de semana, en Tenerife.
Por Tdiferencia 2 de abril de 2025
Vuelve el Festival Rincones y Recovecos y, este año, de nuevo, los y las artistas más jóvenes tendrán su espacio. Un escenario sobre el que poder mostrar sus dotes artísticas: cantar, bailar, tocar un instrumento o poner en escena una obra de teatro o recitar una poesía. ¿A qué esperas? ¡Ven al Festival y muéstranos tu arte!
Por Tdiferencia 27 de marzo de 2025
Hoy, 27 de marzo, se celera el Día Mundial del Teatro. Y, en este día tan especial, contamos con los testimonios de cinco actrices del panorama escénico navarro actual. Pertenecientes a tres generaciones distintas, nos explican cómo afectó el teatro en su vida. Desde su primera toma de contacto y hasta la actualidad. Celia, Irati, Naiara, Ainhoa y Maite nos lo cuentan...
Por Tdiferencia 17 de marzo de 2025
¿Cómo te gustaría que fuera el cole de tus sueños? ¿Azul, verde, cubierto de purpurina? ¿Con muchos recreos y dulces almuerzos? Tdiferencia quiere que se lo cuentes y que participes en la IV Edición del Certamen Literario para escolares. ¡Puedes ganar la representación de una otra de teatro para tu centro escolar!
Por Tdiferencia 11 de marzo de 2025
Por tercer año consecutivo, la cooperativa de artes escénicas navarra -Tdiferencia- pondrá en marcha el programa Kul, cultura en el corazón del pueblo. El teatro, la música, la mujer, la historia o las tradiciones serán, un verano más, protagonistas en tres localidades navarras consideradas en gran riesgo de despoblación territorial por el departamento de Cohesión Territorial del Gobierno de Navarra. Tdiferencia quiere promover una oferta cultural de interés y calidad, impulsar la formación artística, mostrar una cultura inclusiva y comprometida y contribuir al crecimiento y el desarrollo del sector cultural y creativo.
Por Tdiferencia 28 de febrero de 2025
Ba al dago kutxa bat zuretzat? Nire irrikak, nire amodioak, nire sinesmenak eta nire beldurrak gordetzen dituen kutxa bat. Agian bai, eta agian ez. Baliteke ondo etortzea, edo agian ez. Izan ere, posible al da bizitza kutxa batean sartzea? "Ez dago kutxarik niretzat" askatasunaz, maitasunaz eta bizitzaz mintzo da. Gela itxi, hermetiko, ondo zigilatu eta pitzadurarik gabekoan ia beti gorde ezin daitekeen guztiaz mintzo da.
Más entradas