Diseño del blog

Beharbada ez dago kutxarik zuretzat

Tdiferencia • 28 de febrero de 2025

Ba al dago kutxa bat zuretzat? Hor sartzen al da zure bizitza osoa? Zure maitasunak, zure bizipenak, zure ametsak. Beldurrak, irrikak, beharrak, nahiak. Maitasunak, desamodioak, zaletasunak, sinesmenak eta desioak. Bikoteak, seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak. Ezinezkoa da hori guztia konpartimentu itxi, hermetiko eta finitu batean sartzea. Pitzadurarik gabekoa, ondo zigilatuta dagoena, kolpeak jasateko gai dena. Posible al da bizitza osoa kutxa batean sartzea?

Horri buruz hitz egiten digu, hain zuzen ere, Tdiferencia ren muntaia berriak. Bizitza, existitu baino lehen ere, askotan «gorde» nahi duten «kaxez». Klixe, ikasitako ohitura eta formalismoei buruz. Baina, batez ere, askatasunaz hitz egiten da. Nork bere bizitza nahi duen bezala bizitzeko eskubideaz . Bere eskubide eta betebeharrekin , bere desio , printzipio eta maitasunekin .

Naiara Azpilkueta eta Celia Fañanás aktore nafarrak dira bizitza , maitasuna eta askatasuna uztartzen dituen istorio honetako protagonistak. Haien arteko elkarrizketari esker, ibilbide bat egin dezakegu haien elkarrekiko bizitzan zehar, hasieratik eta gaur egunera arte. Beldurrez, irrikaz eta indarkeriaz hitz egiten dute. Tdiferencia taldeko Maite Redin ek idatzi eta zuzendutako No hay una caja para mí / Ez dago kutxarik niretzat antzezlanak bizitzaz eta askatasunaz egiten du gogoeta. Beharbada ez dago kutxarik zuretzat, ez berarentzat, ez beste harentzat. Baliteke bati ondo egokitzea, baina beste bati ez. Askatasunak ez daki neurriez, itxiturez, ez moldeez. Eta horrela bizi behar da bizitza: askatasunez .

Por Tdiferencia 27 de marzo de 2025
Hoy, 27 de marzo, se celera el Día Mundial del Teatro. Y, en este día tan especial, contamos con los testimonios de cinco actrices del panorama escénico navarro actual. Pertenecientes a tres generaciones distintas, nos explican cómo afectó el teatro en su vida. Desde su primera toma de contacto y hasta la actualidad. Celia, Irati, Naiara, Ainhoa y Maite nos lo cuentan...
Por Tdiferencia 17 de marzo de 2025
¿Cómo te gustaría que fuera el cole de tus sueños? ¿Azul, verde, cubierto de purpurina? ¿Con muchos recreos y dulces almuerzos? Tdiferencia quiere que se lo cuentes y que participes en la IV Edición del Certamen Literario para escolares. ¡Puedes ganar la representación de una otra de teatro para tu centro escolar!
Por Tdiferencia 11 de marzo de 2025
Por tercer año consecutivo, la cooperativa de artes escénicas navarra -Tdiferencia- pondrá en marcha el programa Kul, cultura en el corazón del pueblo. El teatro, la música, la mujer, la historia o las tradiciones serán, un verano más, protagonistas en tres localidades navarras consideradas en gran riesgo de despoblación territorial por el departamento de Cohesión Territorial del Gobierno de Navarra. Tdiferencia quiere promover una oferta cultural de interés y calidad, impulsar la formación artística, mostrar una cultura inclusiva y comprometida y contribuir al crecimiento y el desarrollo del sector cultural y creativo.
Por Tdiferencia 26 de febrero de 2025
Que opines, sugieras, critiques y participes. Que nos cuentes por qué te acercas al teatro y qué haría que te acercaras a un patio de butacas. El nuevo proyecto de Tdiferencia quiere analizar el desinterés de los y las jóvenes de entre 12 y 20 años y culminará con el desarrollo de una producción teatral profesional.
Por Tdiferencia 19 de febrero de 2025
Gayarre Antzokiko eszenatokia zapaldu dute jada. Onin eta bere koadrila azaroaren 16an hurbildu ziren Iruñeko koliseora, Ibon Martin "aita literarioarekin" batera, bere antzerki-abentura aurkeztera; datozen Gabonetan Gayarreko agertokira eramango dituena, hain zuzen. Abenduaren 30ean, estreinaldia gaztelaniaz. Urtarrilaren 2an, euskaraz.
Por Tdiferencia 14 de febrero de 2025
Dijimos adiós a 2024 desde el escenario y saludamos a 2025, también pisando tables. Porque, si 2024 fue prolífico en lo que a estrenos, bolos y localidades se refiere, este 2025 no se presenta más calmado...
Por Tdiferencia 13 de febrero de 2025
Ezer gutxi geratzen da estreinaldirako. Entsegu-ordu asko beharko dira eszenaratzea arrakastatsua izan dadin. Taldea lagundu dugu agertokian egin duen lan-jardunaldietako batean. Eta hemen kontatzen dizugu.
Por Tdiferencia 3 de febrero de 2025
La del martes, 28 de enero, fue una gala de diez. En la que Ser Navarra premió el esfuerzo colectivo para mejorar la sociedad navarra. Se repartieron galardones a la cultura, la innovación, el deporte y el medio ambiente.
Por Tdiferencia 31 de enero de 2025
Elkar gustoko dute. Elkar maite dute. Momentuak eta barre algarak elkarbanatzen dituzte. Jolastu egiten dute, bata bestea errespetatzen dute. Lehenbiziko maitasuna askatasunez bizi dute. Hazi, garatu eta bide ezberdinak hartzen dituzte. Maitasunez, askatasunez eta errespetuz. Elkar maite dutelako. Tailoviu betirako.
Por Tdiferencia 31 de enero de 2025
El Patio / Jolastokia haurrentzako komedia dibertigarria izateaz gain, gogoetatsua ere bada. Izan ere, bestearen lekuan jartzera gonbidatzen gaitu, desberdintasuna errespetatzera eta ikasgeletako indarkeria geldiarazteko parte aktibo sentitzera eramaten gaitu.
Más entradas
Share by: