Entsegu batetik bestera

Tdiferencia • 13 de febrero de 2025

Iciar Irurtia Orzaiz

Lan-taldeak azken txanpari ekin dio jada. Eszenatokira salto egiteko egunak kontatu eta xehetasun guztiak zehazten saiatzen da. Ugari dira, eta lana, zorrotza. Tenpoak, koreografiak, jantziak, eszenografia edo taulen gaineko kokapena. Onin y el Misterio del Teatro / Onin eta antzerkiaren misterioa antzezlana Gayarre antzokian izango da ikusgai hiru aste barru. Lan handiko egunak dituzte aurretik; errepasoak, soinu-probak, argiztapen-diseinua eta jantzien azken ukituak. Oso gutxi falta da… Funtzioa hasteko!

Atrezzoak ikuslea Atxondotik Gayarrera eramatea, funtzioan bete-betean murgilduaraztea eta Onin eta bere koadrila rekin abenturak bizitzeko aukera ematea. Aktoreak eszenatokian aise mugitzea, eszenografiara ohitzea eta dena aurreikusitako denboren arabera egitea. Banakako eta taldeko lan-ordu asko behar dira helburua lortzeko. Taldea jarraitu dugu bere entseguetako batean. Eta hemen azalduko dizugu…

Beriaingo Kultur Etxe ko eszenatokia mugimenduz beteta dago. Batzuk gora eta besteak behera. Gainbegiradak, neurriak hartzea, bildu eta apaindu egin beharra dago. Presarik gabe, baina etenik gabe. Eskailera baten gainean igota, Manoli -modista- eszenatokiaren dekoratuari bere magia emango dien gortina distiratsuak prestatzen ari da. Conchi Redin (Tdiferencia) txizontziak kutxetatik ateratzen ari da, eta Maite Redin ek (Tdiferenciako kide eta antzezlanaren zuzendariak) arretaz ipintzen ditu jantziak esekigailuen gainean. « Ez, horrela ezin dugu utzi. Besaulki-patiotik ez da ikusiko… ». Fermin Matilla -goitik behera beltzez jantzita- atsedenik gabe dabil eszenatokiaren gainean, alde batetik bestera: kakoak jarri, pertxak doitu eta oihalak jartzen ditu aldagelako horma izango denaren gainean. Buruz errepasatzen ditu eszenografiaren mugimenduak, eta agertokia ikusleek ikusi gabe zeharkatzeko modurik azkarrena zein den aztertzen du.

Onin eta bere lagunak , berriz, testua errepasatu, barre egin, abestu eta solasaldi entretenigarrian dabiltza. Irati MuñozOnintza – , Iban AlgueaErik -, Celia FañanásSara –, Naiara AzpilkuetaAinara – eta Kimetz EtxabeAimar – dira taldeko kideak. Ibon Martinen taldeari bizia emango dioten bost aktoreak dira. Koadrilak Afrikara bidaiatu zuen, Halloween gaua gozatu zuen, basoaren misterioa deskubritu zuen edota surf txapelketan parte hartu zuen. Antzerki abentura honetan, koadrila Iruñeko Gayarren murgilduko da, eta bertan, jakin-minak eta misterioak bat egingo dute istorio dibertigarri bat kontatzeko.

Goiza frenetikoa da. Izan ere, lan ugari izateaz gain, nerbioak ere badaude. Estreinaldia hurbiltzen ari da, eta xehetasun asko argitu behar dira. Goizeko hamaikak dira eta ordu erdi eskasean, ikuskizunaren argiztapenaren diseinatzailea –Acrónica Producciones taldeko David Bernués – antzokiraino hurbilduko da bere lana osatzeko.

Beraz, funtzioa berriro hasi arte geratzen den denbora animoak lasaitzeko aprobetxatzen dute. Eszenatoki gainean kafe bat eta patata tortilla elkarbanatu dute zuzendariaren urtebetetzea ospatzeko. Baina aisiak hogei minutu besterik ez du iraun, eta berriro eszenara atera aurretik, antzezleek berotze-ariketei hasiera ematen diete.

Isiltasuna. Funtzioa hastera doa. «Soinurik ez dugunez, nik jarriko dut musika» , zuzendariak dio besaulkitik. Eta, momentuan, koadrila eszenatokiaren gainean agertzen da.

Gaurkoa eszenografiarekin egiten duten lehen entsegua da eta horrek bere zailtasuna dakar. Antzeztaldea aldaketa guztietaz arduratzen da eta, gainera, tenpoak oso kontrolatuak izan behar dituzte. « Oso motel zoazte… Eta kontuz eszenografia jotzearekin! Hemendik zuek ikusten ez dituzuen arazoak ikusten ditugu guk… », dira zuzendaritzak besaulki-patiotik apuntatzen dituen ohartarazpenetako batzuk. Aldi berean , Conchi Redin ek estreinaldiaren aurretik zehaztu beharreko xehetasun guztiak idazten ditu, eta David Bernués eszenaratzeari begira dago, ikuskizunaren argiztapena behatuz.

Maite Redin zuzendariak eta Ainhoa Ruiz zuzendari laguntzaileak eszenaratzea zuzentzen dute eta talde artistikoaren mugimenduei zehatz-mehatz erreparatzen diete: « Berriro errepika dezakegu eszena hau? ». « Bai, hori da. Horrela ondo doa». « Zu eszenografiaren parte zara. Momentu honetan, kapa eta antifaza jartzeko denbora duzu ».

Arratsaldeko ordu biak pasata, eszenografiarekin egindako lehen emanaldia amaitzen da. Orain, lana aztertzeko unea da. Ainarak soinekoa aldatu beharko du, Sarak, lokarridunak beharrean, gomadun zapatilak jantzi beharko ditu, eta taldeak laguntza eman beharko dio Aimarri protesia egokitzeko. Doikuntza gehiago eta lan asko egiteke dago oraindik. Onin y el Misterio del Teatro / Onin eta antzerkiaren misterioa antzezlanaren estreinaldia arrakastatsua izan dadin behar den guztia. Eta hala izango da. Horretaz ziur gaude.

Onin eta Antzerkiaren Misterioa Gayarre antzokian estreinatuko dute: abenduaren 30ean, gaztelaniaz, eta urtarrilaren 2an, euskaraz. Eta sarrerak agortzear daude!

Por Tdiferencia 16 de abril de 2025
La prest dago dena. Xehetasun bat edo beste leuntzea besterik ez da falta Tdiferencia-ren ikuskizun berriak eszenatokira salto egin dezan. Dibertsioa, dantza eta rock and roll-ak Errauskine lagun dezaten…
Por Tdiferencia 14 de abril de 2025
Ya casi está lista. Apenas falta pulir algún que otro detalle para que el nuevo montaje de Tdiferencia salte al escenario. Para que la diversión, el baile y el rock and roll acompañen a Cenicienta...
Por Tdiferencia 2 de abril de 2025
En Jugando a las damas, Mertxe y Virginia ríen, lloran, conversan y escuchan. Y nos hablan de feminismo, dolor, libertado, empoderamiento y amor verdadero. Este fin de semana, en Tenerife.
Por Tdiferencia 2 de abril de 2025
Vuelve el Festival Rincones y Recovecos y, este año, de nuevo, los y las artistas más jóvenes tendrán su espacio. Un escenario sobre el que poder mostrar sus dotes artísticas: cantar, bailar, tocar un instrumento o poner en escena una obra de teatro o recitar una poesía. ¿A qué esperas? ¡Ven al Festival y muéstranos tu arte!
Por Tdiferencia 27 de marzo de 2025
Hoy, 27 de marzo, se celera el Día Mundial del Teatro. Y, en este día tan especial, contamos con los testimonios de cinco actrices del panorama escénico navarro actual. Pertenecientes a tres generaciones distintas, nos explican cómo afectó el teatro en su vida. Desde su primera toma de contacto y hasta la actualidad. Celia, Irati, Naiara, Ainhoa y Maite nos lo cuentan...
Por Tdiferencia 17 de marzo de 2025
¿Cómo te gustaría que fuera el cole de tus sueños? ¿Azul, verde, cubierto de purpurina? ¿Con muchos recreos y dulces almuerzos? Tdiferencia quiere que se lo cuentes y que participes en la IV Edición del Certamen Literario para escolares. ¡Puedes ganar la representación de una otra de teatro para tu centro escolar!
Por Tdiferencia 11 de marzo de 2025
Por tercer año consecutivo, la cooperativa de artes escénicas navarra -Tdiferencia- pondrá en marcha el programa Kul, cultura en el corazón del pueblo. El teatro, la música, la mujer, la historia o las tradiciones serán, un verano más, protagonistas en tres localidades navarras consideradas en gran riesgo de despoblación territorial por el departamento de Cohesión Territorial del Gobierno de Navarra. Tdiferencia quiere promover una oferta cultural de interés y calidad, impulsar la formación artística, mostrar una cultura inclusiva y comprometida y contribuir al crecimiento y el desarrollo del sector cultural y creativo.
Por Tdiferencia 28 de febrero de 2025
Ba al dago kutxa bat zuretzat? Nire irrikak, nire amodioak, nire sinesmenak eta nire beldurrak gordetzen dituen kutxa bat. Agian bai, eta agian ez. Baliteke ondo etortzea, edo agian ez. Izan ere, posible al da bizitza kutxa batean sartzea? "Ez dago kutxarik niretzat" askatasunaz, maitasunaz eta bizitzaz mintzo da. Gela itxi, hermetiko, ondo zigilatu eta pitzadurarik gabekoan ia beti gorde ezin daitekeen guztiaz mintzo da.
Por Tdiferencia 26 de febrero de 2025
Que opines, sugieras, critiques y participes. Que nos cuentes por qué te acercas al teatro y qué haría que te acercaras a un patio de butacas. El nuevo proyecto de Tdiferencia quiere analizar el desinterés de los y las jóvenes de entre 12 y 20 años y culminará con el desarrollo de una producción teatral profesional.
Por Tdiferencia 19 de febrero de 2025
Gayarre Antzokiko eszenatokia zapaldu dute jada. Onin eta bere koadrila azaroaren 16an hurbildu ziren Iruñeko koliseora, Ibon Martin "aita literarioarekin" batera, bere antzerki-abentura aurkeztera; datozen Gabonetan Gayarreko agertokira eramango dituena, hain zuzen. Abenduaren 30ean, estreinaldia gaztelaniaz. Urtarrilaren 2an, euskaraz.
Más entradas