Jada ez badakizu nola tratatu, nik azalduko dizut
Maite Redinek idatzi eta Celia Fañanásek interpretatutako umorezko bakarrizketa hau Tdiferenciaren proposamen berria da, barre eragitearen eta gogoeta sustatzearen alde egiten duena.
Gizon batzuek diote «jada ez dakitela emakumeak nola tratatu». Horrek harremanetako botere- eta jokabide-dinamikak aldatzeari egiten zaion erresistentzia baino ez du islatzen. Genero-ekitate handiagorako eta lehen onargarritzat jotzen ziren jarrerak eta jokabideak —hala nola jazarpena, manipulazioa edo gutxiespena— baztertzeko aldaketa-testuinguruan gertatzen da hori.
Aktoreak antzezten duen Pandorak erantzunen kutxa irekiko du. Klase magistral barregarri eta tarteka absurdoa emango du, pertsona horiei zalantza guztiak argitzen laguntzeko.
Litekeena da zenbait gizonek harremanetarako trebetasunak galdu dituztela sentitzea; Pandorak lagunduko die egoera hori konpontzen. Kontrol- edo menderatze-taktikak aldatzea, harreman osasungarriagoak eta errespetuzkoagoak izateko, berdintasuna eta adostasuna funtsezkoak direla.
"Barre egiteak, ikasteak eta partekatzeak eraldatu egiten gaitu,
gure bizitzak aberasten dituzten loturak sortuz eta
komunitatean haztera bultzatzen gaituzte."
IRAUPENA: 50 minutu
ZUZENDARITZA: Maite Redin
EKOIZPENA: Tdiferencia S. Coop.
ANTZEZLEA: Celia Fañanás
EGILEA: Maite Redin
HIZKUNTZA: gaztelania / euskara
Deskargak
Deskargatu kartela kalitate handian eta obrari buruzko informazioa jasotzen duen dosierra. Informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen klik eginez:

