Gu gara
Tdiferencia arte eszenikoei eskainitako emakumeen kooperatiba da, sektorean hogeita bost urteko esperientzia duena. Adituak dira antzerki- ekoizpenean eta banaketan, kultura-kudeaketan, antzerki-prestakuntzan eta ekitaldi publiko zein pribatuen antolaketan.
Foru Komunitateko arte eszenikoen ekoizle erreferentea da, eta hogei lagunetik gorako taldea du: aktoreak, musikariak, teknikariak eta kudeaketa-taldea.
“Caperucita Rock” eta “Perdiendo el Juicio” ikuskizunekin Musika Antzerkiko Sari Nazionaletako finalistak izan dira. Tdiferencia Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko bi ediziotan aritu da: Andrés Limak zuzendutako “Las alegres casadas” lanarekin eta Maite Redinek idatzi eta zuzendutako “El laberinto de Juana Inés” lanarekin.
Gizarte-izaera nabarmena duten bere lanek hainbat gai jorratzen dituzte: aniztasunaren defentsa eta bizikidetza, genero-indarkeriaren aurkako borroka, edo adin txikikoen abusuaren eta jazarpenaren prebentzioa. Hala, Nafarroako Gobernuaren, “la Caixa” Fundazioaren eta Caja Navarra Fundazioaren hezkuntza-programetan eta Nafarroako zein beste erkidego batzuetako udal askoren berdintasun-programetan parte hartu dute. Horregatik guztiagatik, 2022ko urtarrilean, Tdiferencia-ri Radio Pamplona Cadena Ser-ek ematen duen “Kulturaren saria” eman zioten.
Tdiferencia arduratu da, hiru urtez, Napaeactiva programazioaz; Nafarroan 280 emanaldi baino gehiago eskaini ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Kultur Zikloa ere programatu du, eta 2021, 2022, 2023 eta 2024ko Gora Gora Fest! euskarazko kultur zikloa antolatzeaz arduratu da Euskarabidearentzat, Nafarroako Gobernuko Euskara Departamentuarentzat. Horrez gain, kultura-kudeaketako eta programazioko proiektuak garatzen ditu erakunde publiko eta pribatuentzat.
Era berean, Tdiferencia arduratu da Rincones y Recovecos Jaialdiaren sei edizioak antolatzeaz, Iruñean eta Nafarroako hainbat herritan, eta 2023az geroztik KUL, cultura en el corazón del pueblo proiektuaren bi edizio jarri ditu abian Nafarroako landa-inguruneetan. Kultura-programa honek ikuskizunak —familientzat eta helduentzat— uztartzen ditu eskola-umeentzako antzerki-prestakuntzako ikastaroekin eta zazpi eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako ondare-lantegiekin.
Bere lanaren bidez, Tdiferencia-k kultura publiko guztiei hurbildu nahi die. Esparru guztietan erakutsi eta edozein espaziotan “eszenaratzea”. Hiriko antzokietan bere lanak antzeztea eta landa-inguruneko edozein lekutako oholtzetan hunkitzea. Kultura irisgarria , hurbila eta kalitatezkoa eskaintzea. Oso dibertigarria eta, batez ere, konprometitua. Hor dago, zalantzarik gabe, “Tdiferencia”.

