Ez dago kutxarik niretzat
Esteka interesgarriak
https://tdiferencia3.wordpress.com/2024/02/07/una-historia-de-amor-de-empatia-y-de-diversidad/
https://tdiferencia3.wordpress.com/2024/01/23/no-hay-una-caja-para-mi-cuenta-la-historia-de-amor-de-dos-personas/
https://tdiferencia3.wordpress.com/2023/10/11/sobre-derechos-y-transexualidad/
Beste behin ere, Tdiferencia kulturaren ahalmen eraldatzailean sinestearen aldeko apustua egiten ari da. Horretarako, eszenara ekarri du maitasun istorio bat besterik ez den antzezlan hau. Maitasun eta aniztasun istorio eder bat.
Ba al dago zuretzat kutxarik? Eta harentzat? Eta berarentzat? Eta haientzat? Baliteke baietz. Eta baliteke ezetz ere. Baliteke bat kutxan sartzea eta beste bat ez kabitzea. Zergatik kabitu behar dugu kutxa batean? Zergatik izan behar ditugu neurri, profil eta begirada berberak? Desira, beldur edo maitasun berberak?
Baliteke zuretzat kutxarik ez egotea. Zure bizitza osoa sartuko denik, hutsunerik eta zirrikiturik gabe. Askatasunak ez baitu espaziorik ez lekurik ezagutzen. Ez neurri, itxitura edo moldeez ere. No hay una caja para mí antzezlanak horixe du hizpide: kutxak eta moldeak. Baina baita askatasuna, beldurra, abusua, indarkeria eta zoriona ere. Bizitzari buruzko gogoeta da. Batzuetan, existitu baino lehen ere moldatu nahi izaten den bizitza horri buruzkoa.
IRAUPENA: 60 min
ANTZEZLEAK: cELIA FAÑANÁS ETA NAIARA AZPILKUETA
ZUZENDARIA: MAITE REDIN
EGILEA: MAITE REDIN
EUSKARAZKO ITZULPENA- AINHOA RUIZ
BANAKETA: Tdiferencia S. Coop.
HIZKUNTZA: gaztelania/euskara
Ez dago kutxarik niretzat
Deskargak
Deskargatu kartela kalitate handian eta obrari buruzko informazioa jasotzen duen dosierra. Informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen klik eginez:

