Gernikako marika
Lodia naiz, euskalduna, marika, betaurrekoduna eta asmatikoa. Imajinatu nire haurtzaroa. Bullyinga tatuatuta neraman aurpegian. Eurovision, Marta Sánchez eta Cher gustatzen zaizkit. Ez dut ulertzen nola ez zen nire ama lehenago konturatu… Gay izateko master bat atera behar da. Terminologia asko ikasi behar duzu: armairua, hartza, igaraba, suggar daddy, luma, mariliendre… Marika, marikita, maricón, bujarra, sarasa, pochita, muerdealmohadas, soplanucas, nenita, nenaza, manflorita, trucha… Noizbait deitu izan didaten moduetako batzuk baino ez dira. Zein erraza den Mitxel esatea, nire izena.
ESTREINALDIA: 2022
IRAUPENA: 75 min
EKOIZPENA: Tdiferencia S. Coop.
ANTZEZLEA: mitxel santamarina
EGILEA: MITXEL SANTAMARINA
EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Tdiferencia S. Coop.
BANAKETA: Tdiferencia S. Coop.
HIZKUNTZA: gaztelania/euskara

