Liburu-sendatzailea
Liburu-sendatzailea mundu osoan barrena dabil, erabilerak edo denboraren joanak hondatutako liburuak konpontzen, barruan dituzten istorioak gordetzen laguntzeko. Liburuekiko, ipuinekiko eta munduan zehar ezagutu dituen kultura askotariko eta zoragarriekiko duen grina kutsatuko digu. Haren istorioek elkarbizitzarako eta hazkunde pertsonalerako balio oso garrantzitsuak transmititzen dizkigute.
Berdintasunaz eta tolerantziaz hitz egingo diguten ipuinak, pasadizoak eta bizipenak, inklusioa, errespetua eta integrazioa landuz. Eta joan aurretik, bertan dauden haurrek liburuak ondo zaintzea zein garrantzitsua den ulertu dutela ziurtatuko du, beste pertsona batzuek liburuez gozatu eta haietatik ikasi ahal izan dezaten.
IRAUPENA: 50 minutu
ZUZENDARITZA: Maite Redín
EKOIZPENA: Tdiferencia S. Coop.
ANTZEZLEA: Ainhoa Ruiz
BANAKETA: Tdiferencia S. Coop.
HIZKUNTZA: gaztelania/euskara

