Gora Gora Fest!, Euskarabideak antolatutako kultur programa, seigarren edizioa ospatuko du aurten, eta antzerkia, magia, musika eta dibertsioa eramango ditu berriro Nafarroako 65 herritara. Aurten, musika-ipuinak, magia-ikuskizunak, sukaldaritza-tailerrak eta berdintasunari, abenturari eta umoreari buruzko istorioak eskainiko ditu.
Gora Gora Fest! duela bost urte sortu zen —abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira—, euskarazko kultura normalean iristen ez den lekuetara hurbiltzeko eta euskara sozializaziorako hizkuntza izan zedin. Ordutik, Tdiferencia arduratu da jaialdi honetako kultur programazioaz; iaz, hiru mila pertsona baino gehiago izan ziren bertan.

