Gora Gora Fest! Euskarabideak antolatutako kultur programak seigarren edizioa ospatuko du aurten, eta beste behin ere antzerkia, magia, musika eta dibertsioa Nafarroako 65 herritara eramango ditu. Aurtengo egitarauan musika-ipuinak, magia-ikuskizunak, sukaldaritza-tailerrak eta berdintasuna, abentura eta umorea ardatz dituzten istorioak izango dira.
Gora Gora Fest! duela bost urte sortu zen, abenduaren 3an ospatzen den
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Helburua euskarazko kultura normalean iristen ez den tokietara hurbiltzea eta euskara sozializaziorako tresna izatea zen. Harrezkero, Tdiferentzia arduratu da jaialdi honen kultur programazioaz, eta iaz hiru mila pertsonak baino gehiagok gozatu zuten bertako jarduerez.

