Burua txoriz beteta
Liriak eta Wadak abentura eta bidaiez beteriko istorio zirraragarria partekatuko dute. Magia, barrea, emozioa eta intriga izango ditugu bidelagun bi pertsonaia hauen bidaian.
Pobrezia, gosea eta herrialdeen arteko desberdintasuna ezkutatu gabe, generoaren, azal-kolorearen, erlijioaren... arabera bereizten ez duen mundu inklusibo batean bizitzeko beharra. Funtsezkoa da. Baita neskatoak ahalduntzen dituen eta emakumeen bidea oztopatzen ez duen mundu bat izatea ere. Mundu bidezkoago eta jasangarriago bat. Urak, basoek, animaliek eta baliabideek behar besteko garrantzia izan dezatela, mundu hobe bat bilatzeko gidari izan daitezen. Ezinbestekoa da, eta ez du adinik.
Guk burua txoriz beteta dugu, belaunaldi berriek gozatuko duten etorkizunera libre hegan egiten duten txoriz. Ireki ditzagun ateak hori gerta dadin.
Wadak Liria albanez «askatasuna» dela eta Liriak Wada somalieraz «elkarrekin» dela jakiten duenean, bidea errazagoa izango da.
IRAUPENA: 60 min
AKTOREAK: AINHOA RUIZ, IBAN ALGUEA
ZUZENDARIA: MAITE REDIN
EGILEA: MAITE REDIN
EUSKARAZKO ITZULPENA- AINHOA RUIZ
BANAKETA: Tdiferencia S. Coop.
HIZKUNTZA: gaztelania/euskara




