Txanogorritxu Rock

Basoan neskatila bat bizi da, beti kaputxadun kapa gorri bat jantzita daramana; denek Txanogorritxu deitzen diote. Amona gaixorik du, eta Txanogorritxu saski bat eramatera doa, ogiz, esnez, eztiz eta limoi pixka batez betea, eztarrirako ona baita. Hala, ahotsa berreskuratu eta rock abestiak ozen-ozen kantatu ahal izango ditu… Tira, tira… Baina hau ez al zen Txanogorritxuren betiko ipuina? Bai, baina hau Txanogorritxu rockzale bat da, bihurrikeriak egiteko, barre egiteko, besaulkietan dantzan jartzeko eta ezagutzen duzula uste zenuen ipuin honi bueltak emateko gogoz dagoena; baina ikusiko duzu ez dela zuk uste bezalakoa. 3 eta 103 urte bitartekoentzat, ozen eta gogotik barre egiteko gogoa dutenentzat. Beti egin dugu haurrentzako eta gazteentzako ikuskizunen alde, haurtzaroa eta gaztaroa babestearen alde eta berdintasunaren, errespetuaren, indarkeriaren prebentzioaren eta tolerantziaren balioak sustatzen dituzten ikuskizunen alde. Horien artean: “Caperucita Rock”, “Peter Punk”, “El Patio”, “Con fajas y a lo loco”, etab. Gure ikuskizuna Nafarroako Antzoki Sarearen parte da


ESTREINALDIA: 2014ko urtarrilaren 3a, Gayarre Antzokia

IRAUPENA: 60 min

ZUZENDARITZA: Miguel Molina

EKOIZPENA: Tdiferencia S. Coop.

AKTORE-ZERRENDA: Ainhoa Ruiz, Nerea Bonito, Eva Azpilikueta y Jaione Urtasun.

EGILEAK: Maite Redin, Adriana Olmedo

ESZENOGRAFIA: Bi Show

ARGIZTAPEN-DISEINUA: Livory Barbez

MUSIKA: Jon Zabala

EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Tdiferencia S. Coop.

BANAKETA: Tdiferencia S. Coop.

HIZKUNTZA: gaztelania/euskara

Eskatu aurrekontua