53X

HAUTATUTAKO IKUSKIZUNA



Oholtzara-Salto a Escena

Nafarroako Antzoki Sareak (RTN-NAS) bultzatutako programa da —Nafarroako Kutxa Fundazioaren, "la Caixa" Fundazioaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin—, arte eszenikoak gazteengana (11 eta 18 urte bitartekoengana) hurbiltzea eta gazteak kulturaren protagonista bihurtzea helburu duena.


Gure agendan programa honen barruan egingo diren emanaldi guztiak iragartzen dira.

53X Tdiferencia-ren ekoizpen berriaren izenburua da. Muntaketa berritzaile, dinamiko, fresko eta oso errealista da, belaunaldi oso bat markatu duten pertsonaietan eta hizkeran inspiratua. Antzezle-talde oso gaztearekin, obrak umorez, emozioz eta egiaz erretratatzen du maitasunari, presio sozialari, sexuari, beldurrari eta ziurgabetasunari aurre egiten dien gazte-talde bat. Drama eta komedia uztartzen dituen ikuskizuna da, antzezle desberdinek gorpuztuko duten pertsonaia batekin; publikoak ere asko izango du esateko. Izan ere, multimedia-baliabideen bidez, publikoak erabakiko du istorioaren amaiera. Sara ikasturtea amaitu baino lehen birjintasuna galtzea lortuko duen, Telmo Yasid-ekin intimitatera iritsiko den, Anek ikasketak berriz hartuko dituen edo Rowan-ek bere tokia aurkituko duen.

OBRARI BURUZ

Obrak —gazteria protagonista eta sexua ardatz dituela— belaunaldi eta diziplina askotako profesionalak biltzen ditu —antzezpena, diseinu grafikoa, moda-diseinua, argiztapen eszenikoa—; gazteriari ahotsa ematen dio, berdintasuna defendatzen du eta belaunaldi berrien eta arte eszenikoen artean zubi bat eraikitzen du, elkarrizketa aberasgarria sustatuz. Nafarroako Gobernuak (Artempro) diruz laguntzen du proiektua, eta Laboral Kutxaren lankidetza du, kulturarekin, gazteriarekin eta gizarte-arloarekin duen konpromisoaren baitan.


FITXA TEKNIKOA

Egiletza eta zuzendaritza: Maite Redin.

Zuzendari laguntzailea eta euskararako itzulpena: Ainhoa Ruiz.

Antzezleak: Celia Fañanás, Unai Pichón, Enara Urra, Miguel Biurrun, Asier Burguete (euskara).

Sormen-taldea: Javier Aristu, Eñaut Gorbea, Miguel Biurrun, Jon Zabala, Ainhoa Ruiz, Maite Redin.

Ekoizpena: Tdiferencia.

Hizkuntza: gaztelania eta euskara

Publikoa: 14 urtetik gorakoak

Gaztelaniazko estreinaldia: otsailaren 18an (Teatro Gayarre).

Euskarazko estreinaldia: otsailaren 22an (ENTNAE)



Eskatu aurrekontua

Deskargak

Deskargatu kartela kalitate handian eta obrari buruzko informazioa jasotzen duen dosierra. Informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen klik eginez:

Informazio gehiago