Diseño del blog

Laurehun pertsona inguru izan ziren Tdiferenciak Gabonetarako prestatutako Programan

Tdiferencia • 10 de enero de 2025

Iciar Irurtia Orzaiz

Joan den abenduaren 28tik 30era , La Fábrica de Gomas antzoki bilakatu zen. Lezkairun kokatutako kultur gune honetako besaulki-patio bitxian, non arrosa kolorea zen protagonista -urtarrilaren 18ra arte, PANTONA 211C erakusketa ikusgai izango da, arrosa koloreari omenaldia egiten diona-, laurehun pertsona inguru elkartu ziren Tdiferencia k Laboral Kutxa ren laguntzarekin batera antolatutako Gabonetako Programa z gozatzera.

Antzina pneumatiko-fabrika izandako espazio honetan -egun erakusketa eta ekitaldietarako areto bihurtu dena- printzesak, matematikariak, piratak eta igelak ibili ziren. Istorioak kontatu zituzten, baita batailak libratu ere. Zenbakiez, fisikaz eta berdintasunaz aritu ziren, tripak opil eta txokolatez betetzen ziren einean. Baina, batez ere, Gabonetaz eta kulturaz disfrutatu ahal izan zen bertan.

“Oso pozik gaude, kolaboratzaileen erantzuna -dena erraztu izan digutenak- oso positiboa izan delako, baita ikusleengandik jasotakoa ere: programatutako bost ikuskizunetatik lautan SARRERAK AGORTUTA zioen kartela zintzilikatu izan dugu” , adierazi du Maite Redin-ek, Tdiferencia -ko kide eta programaren bultzatzaileak.

Guztira, laurehun pertsona inguru hurbildu ziren La Fábrica de Gomas -era, Lezkairun, Tdiferencia k diseinatutako antzerki programazioa ikustera. Maite Redin -ek azaldu bezala, datozen urteetan ere jarraipena izateko asmoarekin jaio zen Gabonetako programa hau, betiere publikoaren harrera jaso eta inguruko kultur-beharrei erantzuna ematen bazien. “Jende askok errepikatu du hainbat saiotan, eta gehienek antzerkiaz taldean gozatu dute, bai lagunekin baita familiarekin ere” , adierazi du Redin-ek. Haren ustez, antzerki-esperientzia familiarekin partekatzea “betirako gogoratzen den esperientzia polita da”.

Igandeko jardunaldian Sophie Germaine matematikari eta fisikari frantziarra izan zen protagonista. Zenbakiak, teoriak, ametsak eta desioak izan zituen hizpide zientzialari frantziarrak. Bere bizitzaren historia kontatu zuen: liburutegian emandako gau luze eta hotzak gogoratu zituen, Parisko Eskola Politeknikoan egindako sarrera, bere aurkikuntzak, bere izen berria -Antoine Auguste Leblanc- eta bere biboteaz aritu zen. Izan ere, Sophie Germaine-k (Paris, 1776-1831) bere identitatea aldatu behar izan zuen eta gizon plantak egin, ikasketak burutu ahal izateko.

Naiara Azpilkueta aktore nafarra izan zen Frantziako matematikari eta fisikariari bizia eman ziona, eta berrogeita hamar bat ikusleren jakinmina piztu zuen euskaraz eta gazteleraz egindako bi antzezpenetan.

2024ko Gabonetako antzerki egitaraua astelehenean, abenduaren 30ean itxi zen, berriz ere sarrerak agortu zirela. Arratsalde hartan Calzas Rojas ( Maitane Pérez ) eta Calzas Negras ( Eva Azpilikueta ) piratek, jendez gainezka zegoen espazio batean, euren gorabeherak kontatu zituzten: altxor handi baten bila munduan zehar ibiltzera eraman zituzten abenturak. Afrikara edota Txinara ere joan ziren, ondasunik preziatuena gordetzen zuen kutxa hura aurkitzeko asmoz. Eta aurkitu zutenean, ireki eta bi printzesa-koro aurkitu zituzten… Izan ere, haiek ere printzesak izan zitezkeen, edo ez, beraiek nahi zutenaren arabera.

Maite Redin: “Kolaboratzaileen babesa ezinbestekoa izan da”

Zein izan da programaren inguruan jasotako balorazioa?

Oso positiboa. Ikusleen erantzuna oso ona izan da, baita gure kolaboratzaileengandik jaso dugun babesa eta konfiantza ere.

Honakoa Lezkairun kokatutako kultur gune honetan egindako lehen esperientzia izan da…

La Fábrica de Gomas, haurrentzako jarduerarik inoiz hartu ez duen espazio honen aldeko apustua egin genuen, eta izugarri gustatu zaigu. Espazio erosoa da, eta Alberto García Vegak -LFGren sortzaile, zuzendari eta bultzatzaileak- asko erraztu digu dena. Hortaz, errepikatuko dugu ziur, bai haurrentzako bai helduentzako proposamenekin.

Tdiferencia-k Laboral Kutxaren laguntza ere izan du…

Haren babesa ezinbestekoa izan da. Hasieratik gure proposamenarenganako konfiantza izan zuen, eta kulturarekin, programazio familiarrarekin, euskararekin eta berdintasunarekin duen konpromezua erakutsi du. Haren laguntzari esker, hainbat kide dituzten familientzat sarreren prezioa eskuragarria izatea lortu da.

Por Tdiferencia 15 de enero de 2025
Leer e ir al teatro es soñar. ¿Sabes que Onin y su pandilla ya están en el teatro? Si te gustaría que se acercaran a tu localidad, escríbele un correo y díselo: onin@tdiferencia.on.
Por Tdiferencia 10 de enero de 2025
La pasada Navidad, La Fábrica de Gomas se convirtió en teatro. Tdiferencia fue la encargada de llevar las artes escénicas, del 28 al 30 de diciembre, hasta este espacio cultural situado en el Soto de Lezkairu. Cerca de cuatrocientas personas disfrutaron de las cinco funciones programadas.
Por Tdiferencia 21 de diciembre de 2024
Del 28 al 30 de diciembre, por La Fábrica de Gomas desfilarán ranas y princesas. Piratas y científicas. Para dar forma al Programa de Teatro de Navidad organizado por Tdiferencia, con la colaboración de Laboral Kutxa.
Por Tdiferencia 13 de diciembre de 2024
Bases_Rincones_y_Recovecos_Tdiferencia_2025
Por Tdiferencia 12 de diciembre de 2024
Del 2 de noviembre al 8 de diciembre, la música, el teatro, la magia, el baile y los cuentos han recorrido Navarra. En euskera. Y de la mano de Eusharabidea y Tdiferencia. En esta cuarta edición, el programa ha contado con cerca de 2.500 espectadores.
Por Tdiferencia 10 de diciembre de 2024
Si te gustaría conocer a una princesa que se convierte en rana cuando a ella le da la gana, a unas piratas de lo más aventureras o a una matemática a la que no dejaron estudiar por ser niña, esta Navidad tienes que acudir a La Fábrica de Gomas. Porque del 28 al 30 de diciembre, Tdiferencia pondrá en escena su Programa de Navidad, con cuentos teatralizados, chocolate y bizcocho.
Por Tdiferencia 27 de noviembre de 2024
Cristina y Cristina. Madre e hija nos cuentan la historia de su vida. Nos hablan de sus sufrimientos y de sus anhelos. Están a un paso de alcanzar su libertad y no tardarán demasiado en acariciar la felicidad.
Por Tdiferencia 22 de noviembre de 2024
El ambiente huele a Navidad. A villancico, mazapán, zambomba y espumillón. No en una cálida salita de estar, sino en la terminal de un aeropuerto. Cristina se dispone a “volar” y su hija desea “cortarle” las alas. Una busca liberarse y olvidar. La otra descubre cómo alcanzar su libertad de camino a la puerta de embarque.
Por Tdiferencia 13 de noviembre de 2024
No dudó en cambiar de identidad para hacer lo que más le gustaba. Sophie Germaine recogió su pelo y se plantó un bigote para convertirse en Antoine Auguste Leblanc y dedicar su vida a las matemáticas, la física y la investigación. Tdiferencia nos lo cuenta en esta propuesta teatral: "La Teoría de Sophie Germaine".
Más entradas
Share by: